Chorale 2 Logo
France
Basque

HISTORIA

    LAUHAIZETARA korala 90. urte inguruan sortu zen euskal kultura sustatzeko eta abestuz gozatzeko asmoarekin. Migel Torrek sortu eta zuzendurik, hastapen batean, euskararen ikasketen inguruan zebiltzan jendeekin osatu zen taldea. Gure kantu bilduma hein handi batean euskal abestiz osatua da. Abestiak sortuak izan diren bezala interpretatzen ditugu, baina zenbait aldiz, hitzak egokituz eta gure harminizazioa txertatuz. Gertatzen da ere, beste kultur ondarekoak diren kantu batzuk euskarara itzultzea.
   Gogoko dugu Euskal Herriko beste koral batzuekin harremanak izatea eta gure jardueren eta xedeen barne da ere beste kultara batzuekin uztartzea.

 
     

KORALAREN ETA ELKARTEAREN HELBURUAK

  • Gure lehen xedea, koral kanten indartzea eta euskal kultura aberastea da; honetarako, garai ezberdinetako musika sortzaileen doinu eta harmonizatzeak biziaraziz.
  • Beste helburu bat, gure inguruko giza eta kultur bizia sutatzea da, musika eta agerraldi artistikoetan parte hartuz eta bizi gune ezberdinetan kontzertuak proposatuz: erretreta etxe, presondegi, erietxe, etab.etan
  • Karitatezko ekintzetan esku hartzeko ere prest izaten gara: Angelun urtero Téléthonean parte hartuz, beste koral batzuekin batera kontzertuak Frantziako RETINAren alde, etab.